Pribatutasun-politika
Pribatutasun-politika
Gure erabiltzaile eta bezeroak zaintzea garrantzitsua da guretzat, eta, beraz, haien pribatutasuna babesteko ardura hartzen dugu. Politika honetan jasota dago nola prozesatzen eta babesten dugun SEKULA ESTUDIOrekin webgunearen bitartez harremanetan dauden pertsona guztien informazio pertsonala.
2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduari (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarenari, jarraiki (DBEO), SEKULA ESTUDIOk jakinarazten dizunez, Pribatutasun-politika hau onartuta zure baimena ematen duzu, era informatu, berariazko, libre eta argian, zuk emandako datuak prozesa ditzan SEKULA ESTUDIOk, prozesamendu horren arduradun den aldetik. Hain zuzen, indarrean dagoen araudian aurreikusita dauden segurtasun- eta antolaketa-neurriak aplikatuko zaizkie datu horiei, baita dagozkien segurtasun teknikak ere.
Zure datuen prozesamenduaren arduraduna
Arduraduna: Ibon Markaida Llorente
Izen komertziala: SEKULA ESTUDIO
IFZ/IFK: 16089460 V
Helbidea: Juan Bautista Zabala 12, 5.–7. 48991 Getxo, Bizkaia
Helbide elektronikoa: hey@sekula.eus
Jarduera: Iboni idatzi
Datuak lortzea
SEKULA ESTUDIOk webgune hau kudeatzen du: WWW.SEKULA.EUS en donde se suministra información sobre servicios y productos ofrecidos.
Bertan, eskaintzen ditugun zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa eskaintzen dugu. Horietako bakoitzean prozesatzen ditugun datu pertsonalak honako iturrietatik jasotzen ditugu:
Harremanetarako formularioa.
Informazio-prozesamenduaren erabilera
Harremanetan jartzeko, pribatutasun-politika honen bitartez baimena eskatzen dugu.
SEKULA ESTUDIOk eskainitako produktu edo zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsonen datuak prozesatzeko lege-oinarri gisa, online salmentarako kontratua egikarituko da.
Datuen erabileraren helburua
SEKULA ESTUDIOk informazio pertsonala biltzeko hainbat sistema ditu, eta interesdunek emandako informazioa honako helburuekin prozesatzen dugu, bilketa-sistemaren arabera (formularioak):
Harremanetarako formularioa: Bezeroen datu pertsonalak eskatzen ditugu, zalantzarik izanez gero harekin harremanetan jartzeko.
SEKULA ESTUDIOk ez die izaera pertsonala duten eta erabiltzailea identifika dezaketen daturik hirugarrenei saltzen, alokatzen edo lagatzen, eta ez du halakorik egingo etorkizunean ere, baldin eta aurrez horretarako baimenik eman ez bada.
Zure eskubideak, SEKULA ESTUDIOren bezero gisa
Edozein pertsonak du eskubidea egiaztatzeko SEKULA ESTUDIOn datu pertsonal egokiak prozesatzen ari ote garen.
Interesdunek honakoak eskatzeko eskubidea dute:
Interesdunari dagozkion datu pertsonaletarako sarbidea.
Datu horiek zuzendu edo ezabatzea.
Horiek deuseztatzea.
Horien prozesamendua mugatzea.
Prozesamenduaren aurka egotea.
Datuen eramangarritasuna.
Interesdunek beren datu pertsonaletarako sarbidea izango dute, eta okerreko datuak zuzentzeko eskatu ahal izango dute; berebat eskatu ahal izango dute datu horiek deusezta daitezela, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez badira horien bilketaren helburua betetzeko. Egoera jakinetan, interesdunek datuen prozesamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatu ahal izateko soilik gordeko ditugu.
Egoera jakinetan, eta beren egoera konkretuari dagozkion motiboak tarteko, interesdunek aurka egin ahalko diote SEKULA ESTUDIOk haien datuak prozesatzeari. Une horretan, SEKULA ESTUDIOk datu horiek prozesatzeari utziko dio, salbu tartean premiazko motibo legitimoak edo erreklamazio potentzialen egikaritze edo defentsa baldin badaude. Interesdun gisa, eskubidea duzu zuri dagozkizun datu pertsonalak, guri formatu egituratu batean emandakoak, erabilera arrunt eta irakurketa mekanikokoak, jasotzeko, baita prozesamenduaren beste arduradun bati transmititzeko ere, baldin eta:
Prozesamendua baimenduta baldin badago.
Datuak interesdunak eman baldin baditu.
Prozesamendua bitarteko automatizatuek egiten badute.
Datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea baliatzean, datu pertsonalak arduradunetik arduradunera zuzenean transmititzeko eskubidea duzu, hori teknikoki bideragarria den kasuetan.
Interesdunek berebat izango dute benetako babes judizialerako eskubidea, baita kontrol-agintaritzaren aurrean (kasu honetan, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia) erreklamazio bat aurkeztekoa ere, zure dagozkizuen datu pertsonalen prozesamenduak Erregelamendua urratzen duela pentsatzen baduzu.
Eskubide horiez baliatu ahal izateko, formulario espezifiko bat prestatu dugu hemen: HEY@SEKULA.EUS
Noiz arte gordeko ditugu datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak denbora-tarte honetan gordeko ditugu:
Interesdunak datu horiek deuseztatzeko eskatu bitartean.
2 urteko epean, intereseko azken berrespenetik hasita.
Informazioaren hartzaileak
Jardueraren garapenerako behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintze aldera, SEKULA ESTUDIOk honako zerbitzu-emaileekin (nork bere pribatutasun-politika du) partekatzen ditu datuok:
Hosting-a: Dinahosting S.L
IFK: B15805419
Helbide soziala: Salvadas 41, baixo. 15705 Santiago de Compostela
Santiago de Compostelako Merkataritza Erregistroan inskribatua: SC-27529 orria, 2541. liburukia, 194. orrialdea.
Kontaktua: 900 854 000 – soporte@dinahosting.com
Datuen segurtasuna
SEKULA ESTUDIOk honako konpromisoak hartzen ditu erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera eta prozesamenduari dagokionez: horien konfidentzialtasuna errespetatuz, ezarritako helburuen arabera erabiltzea, bai eta horiek gordetzeko betebeharra betetzea eta horien alterazio, galera, prozesamendu edo eskurapen baimengabea ekiditeko neurri guztia hartzea, indarrean dagoen datuen babeserako araudiak ezarritakoari jarraiki.
Webgune honek SSL ziurtagiria du. Segurtasun-protokolo bat da SSL, eta, horri esker, zure datuek osorik eta modu seguruan bidaiatuko dute; hau da, zerbitzariaren eta webgunearen erabiltzailearen arteko datu-transmisioa, eta alderantziz, erabat zifratuta edo enkriptatuta dago. Halaber, Antispam neurriak eta eraso nahiz phishing-aren aurkako neurriak ere baditu.
Datuen egiazkotasuna
Erabiltzaile gisa, SEKULA ESTUDIOri helarazten dizkiozun datuen egiazkotasun eta zuzentasuna zure erantzukizuna da, ez beste inorena; hala, SEKULA ESTUDIOk ez du horren gaineko inolako ardurarik.
Edozein kasutan, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalak zehatzak, gaurkotuak eta egiazkoak direla, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Harremanetarako formularioan edo harpidetza-formularioan informazio osatu eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
Onarpena eta baimena ematea
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babeserako baldintzen inguruko informazioa jaso duela, eta onartu eta baimendu egiten duela SEKULA ESTUDIOk datu horiek prozesatzea, pribatutasun-politika honetan jasotako moduan, eta hemen ezarritako helburuekin.
Aldaketak pribatutasun-politikan
SEKULA ESTUDIOk politika hau aldatzeko eskubidea du, legeei edo jurisprudentziari dagozkion berrikuntzen arabera moldatzeko, baita industriaren praktiken arabera ere. Hori gertatzekotan, SEKULA ESTUDIOk egindako aldaketen berri emango du webgune honetan, horiek praktikan jarri aurretik tarte bat utzita.
Politikaren inguruko zalantzak
Politika honen inguruko galderarik baduzu edo informazio pertsonalerako sarbidean edo hori zuzentzerako garaian pribatutasun-arazoak badituzu, gurekin harremanetan jar zaitezke gure kontsulta-formularioaren bitartez, edo honako helbidera idatz dezakezu: HEY@SEKULA.EUS
Sarbideari dagozkion galdera eta arazo gehienak azkar kudeatu badaitezke ere, eskakizun konplexuek ikerketa-lan handiagoa eta denbora gehiago eska lezakete. Halako kasuetan, 30 eguneko epean konponduko ditugu arazoak edo arazoaren izaeraren inguruko argibideak eta eman beharreko hurrengo urratsak jakinaraziko dizkizugu.