Monografikoa

Paperezko loreak

35 

Urt. 24

19:30–22:00

Ibon Markaida-rekin

Ikastaro honetan paperezko lore sorta edo ‘bouquet’ bat egingo dugu. Loreak asko gustatzen zaizkigu Sekulan, baina apurka zimeltzeak pena eman ahal digu batzuetan. Zuk zeuk egindako paperezko loreek luze iraungo dute etxean bilatzen diozun txokoan, eta beti izango dituzu espazioa alaitzeko prest!

Estudioan aurkituko dituzun landare eta loreen behaketa ariketa pare bat egin eta gero, partaide bakoitzak lore sortatxo bat izango du eskura inspiratzeko eta erreferentzia bezala erabiltzeko. Hori gutxi balitz, ikastaro amaieran loreak etxera eraman ahal izango dituzu!

Zer eramango duzu etxera?
· Sortutako paperezko loreak edo lore-sorta.
· Erreferentzia bezala erabili duzun lore-sorta, Sonia Zumetaren loradendakoa.
· Afari goxo eta gozoa!

5 plaza libre

Xehetasunak

Data eta kokapena

Urtarrilak 24, 19:30–22:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

2 ordu t’erdi, afaria barne: Pizzería Totó-ko pizzak eta beste jaki gazi/gozoren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Ume eta helduak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping