Monografikoa

DIY Pegatinak + Imanak

45 

Mar. 23

10:00 – 14:00

Pegatinak gustuko dituzu, zure sukaldeko hozkailuan ez zaizu iman bakar bat gehiago sartzen, kotxean, takilletan, faroletan edo tabernako komuneko hormetan pegatinak pegatzeko tentazioa ezin duzu ukatu. Ba hauxe da horri lekua emateko aukera!

Ikastaro honetan beti nahi izan dituzun, baina aurkitzea lortu ez dituzun pegatina horiei forma eman ahal izango diezu.

Imanak eta orri zein euskarri itsaskorrak edukiko dituzue zuen eskura lan hauek burutzeko.

Zer eramango duzu etxera?
Sortutako pegatina eta imanak, zoroak bezala hortik pegatzen hasi eta oparitzen joateko.

8 plaza libre

Xehetasunak

Data eta kokapena

Martxoak 23, 10:00–14:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

4 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar berezirik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping