Monografikoa
Marmoleatu asteburua: Umeak eta Helduak
45 €
Abe. 14
→11:00–14:00
Balma Studio-rekin
OHARRA: jasotako izen emate kopuruaren ondorioz, plaza batzuk gehitu ditugu helduentzako umeen ikastaroan. Printzipioz, helduek lorontzien moldeak erabiliko dituzte. Mila esker zuen partaidetzagatik!
“Marmoleatua” edo marmol efektua erretxina organiko eta koloreen arteko nahaste baten emaitza da. Etxetxo txikiz eratutako herritxo bat eta bere mapa sortuko ditugu haiekin jolastu ahal izateko. Ez da aurretiazko ezagutzarik izan behar, sormenari espazioa emateko eta koloreekin jolasteko gogoa baino ez da behar.
Balma Studioren ikastaroak kolore, testura eta formaz jositako mundu baten murgiltzeko aitzakia perfektua dira. Hemen, ez dago akatsik, ezustean sorkuntza berrietara garamatzaten sorpresak baizik! Balma Studio Hernanin kokatuta dagoen denda tailer bat da. Natalia da bere atzean dagoen sormen buru eta bihotza.
Zer eramango duzu etxera?
· Forma eta tamaina desberdinean egindako etxetxoak eta haiekin jolasteko mapa.
· Tripa beteta jandako jaki gozoekin!
12 plaza libre
Xehetasunak
- Data eta kokapena
Abenduak 14, 11:00–14:00
SEKULA Estudio, Getxo.- Iraupena
3 ordu, pikoteoa barne: gazi-gozo apurtxo bat eta zuku/irabiakika (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).
- Partaideak
12 pertsona.
- Nori zuzendua
Umeak eta helduak.
Informazio gehigarria
Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.
Ez da aurretiko esperientziarik behar.
Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).