Monografikoa

Kuadernaketa hasi berrientzako

55 

Urt. 18

10:00–14:00

Aida Zurine-rekin

Libreta eta koadernoen zale direnentzako, marrazketa liburuxkak gordetzea gustatzen zaienentzako edo bullet journal zein scrapbook egiten dutenentzako, hauxe da zuen aukera. Ikastaro honetan zuen koadernotxoa diseinatu eta enkoadernatu ahalko duzue.

Aidaren eskutik, betidanik izatea gustatuko litzaiguken libreta hori zerotik sortu ahal izango dugu. Barrualdeko papera eta portadak prestatu, tolestu eta landuko dituzu banan-banan, koadernoa sortu arte. Aukera paregabea da enkoadernatzen ikasteko eta zure ideia zein testu edo marrazkiak plazaratzeko euskarria sortzeko.

Zer eramango duzu etxera?
· Zure eskuekin egindako libreta, agenda edo pertsonalizatutako koadernoa.
· Ikasitakoa laburbiltzen duen gida txiki bat, etxean saiakerak egiten jarraitzeko.
· Gosari gozo gozoa!

Plaza agortuak

Xehetasunak

Data eta kokapena

Urtarrilak 18, 10:00–14:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

4 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping