Monografikoa
Hey 2025! Bingo berezia
0 €
Urt. 10
→19:30–21:00
Loterian ez zaizu ezer ere ez tokatu? Gabonetako jai giroa apur bat luzatu nahi duzu? Hauxe zure aukera! Hiru bingo desberdin jolastuko ditugu, linea eta bingo bakoitzeko sari oso bereziak jokatzen.
ADI! Elegante jantzita edo apaingarri oso original batekin etorri beharko zara. Zure lagunekin konbinatuta etortzea aukera bat ere bada, zuen gustora! Look hoberenek saria izango dute.
Sariak:
· Linea bakoitzeko sari berezia.
· Bingo bakoitzeko sari tentagarria.
· Azkenengo bingoak sari berezia dauka.
Kartoiak:
Sarrera doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa da. Kartoiek prezio sinboliko bat dute lagunarteko bingo honetako gastuak kubritzeko.
Plaza agortuak
Xehetasunak
- Data eta kokapena
Urtarrilak 10, 19:30–21:00
SEKULA Estudio, Getxo.- Iraupena
Ordu t’erdi, 3 bingo desberdin egingo ditugu jarraian.
- Partaideak
Helduak.
Informazio gehigarria
Izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).