Monografikoa

Estanpazioa + Loreak

45 

Urt. 27

10:00 – 14:00

Landareak eta estanpazioa oinarri hartuz, lamina eta sobre tirada txiki bat egingo dugu linoleo zein lore-zigilu konposaketa polit batzuk erabilita.

Estudioan aurkituko dituzun landare eta loreen behaketa ariketa pare bat egin eta gero, partaide bakoitzak lore sortatxo bat izango du eskura inspiratzeko eta erreferentzia bezala erabiltzeko.

Zer eramango duzu etxera?
Sortutako A5 tamainako 5–10 estanpazio eta sobre tirada. Bi kolore desberdinetan lantzeko aukera (eskuragarri dauden tintak: gorria, laranja, urdina eta beltza).
+ Erreferentzia bezala erabili duzun lore-sorta ere.

Plaza agortuak

Xehetasunak

Data eta kokapena

Urtarrialk 27, 10:00–14:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

4 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar berezirik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping