Monografikoa

Packaging analogikoa

45 

Mar. 16

10:00 – 14:00

Askotan pentsatu eta imajinatu dugu marka fiktizio edo imajinario batek izango zuen edukiontzi edo packaging-ean. Ikastaro honetan, horri forma emateko tartea aurkituko duzu!

Jada existitzen den produktu bati beste interpretazio bat eman ahal diozu, edo bestela, ideia berri bati jaiotza ematea ere baduzu. Zure aukera izango da hori!

Lanak burutzeko kristalezko poteak eta beste mota batzuetako kutxa/edukiontziak izango dituzue eskura. Aldizkariak, kartulinak, argazkiak… eta beste hainbat material erabiltzeko aukera ere egongo da.

Zer eramango duzu etxera?
Sortutako pieza edo piezak, zuek asmatu edo berrinterpretatutako packaging-a emaitza final izanik.

8 plaza libre

Xehetasunak

Data eta kokapena

Martxoak 16, 10:00–14:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

4 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar berezirik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping