Monografikoa

Pintatu eta meriendatu parkean

45 

Uzt. 16

17:30–20:30

Ibon Markaida-rekin

Aire librean natura edo loreak pintatzea gustatzen bazaizu hauxe duzu aukera polita talde baten konpainian egiteko. Inguruan paseotxo bat eman eta ideiak hartuko ditugu, gero bakoitzak bere kabuz aukeran egongo diren tekniken artean (koloretako arkatzak, pastel pinturak, errotuladoreak eta argizariak) bozeto eta marrazkiak egiteko.

Eserleku aproposak eta itzala bermatuko dira, merienda goxoaz gain. Hala ere, ekar ezazu zure ur botila eta eguzkitako krema, badaezpada! Amaieran Viveros Fadurako sorpresatxo batzuk banatuko dira partaideen artean, kalean pasatu dugun denbora etxera luzatzeko.

Zer eramango duzu etxera?
· Egindako marrazki eta bozeto guztiak.
· Viveros Fadurako sorpresatxo bat.
· Tripa beteta jandako merienda gozoarekin!

Xehetasunak

Data eta kokapena

Uztailak 16, 17:30–20:30
Andra Mariko elizako parkea, Getxo.
Eguraldi txarra egitekotan: SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

3 ordu, merienda barne: Croissanterie Briocherie Getxo-ko jaki gazi eta gozoak (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Prezioa

45€ Helduak (BEZ-a, afaria eta materiala barne).
35€ Umeak (+9 urte, helduek lagunduta).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak eta umeak (+9 urte, helduek lagunduta).

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping