Monografikoa

DIY Tailerra: Gosari erretilua

45 

Api. 26

10:00–13:00

Ibon Markaida-rekin

Asteburuetan lasai gosaltzeko edo egun berezietan alaiago esnatzeko unea heldu da. Ikastaro honetan egurrezko erretilu bati beste buelta bat emango diogu hori posible izateko.

Zuen erabakia izango da osorik beste kolore batez pintatu edo  interbentzio txikiagoak egitea. Ilustrazio edo marrazki politen bat, zein estanpatu originalen bat egin ahalko diozue gosaltzeko erabili ahalko duzuen bandeja horri. Pintura eta akabera desberdinak emanez, bakoitzak bere erretiluari itxura bakar eta original bat emango dio. Joan zaitez ideia berrietan pentsatzen!

Zer eramango duzu etxera?
· Pintatu duzun egurrezko erretilua.
· Gosari goxo eta gozoa!

7 plaza libre

Xehetasunak

Data eta kokapena

Apiriak 26, 10:00–13:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

3 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

10 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak eta umeak (+8 urte).

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping