Monografikoa

Collagea familian

45 

Api. 12

11:00–13:00

Ibon Markaida-rekin

Familia eta sormen giroan goiz lasai bat pasatu nahi izatekotan, hauxe da zure aukera. Tailer honetan, collagea medio, etxeko txikienekin batera poster eta postaltxoak sortuko ditugu. Gai desberdinak izango ditugu aukeran inspiratzeko eta errazago lan egiteko.

Tamaina eta testura desberdineko paperak nahastu ahal izango dituzue, konposaketa koloretsuak egin eta gero oparitu edo etxeko txoko desberdinak alaitzeko. Aldizkariez eta beste mota batzuetako materialez ere lagunduko gara gure sorkuntzak originalak eta bizi-biziak izan daitezen.

Zer eramango duzu etxera?
· Sortutako poster eta postaltxoak.
· Etxean sortzen jarraitzeko material apur bat.
· Gosari goxo eta gozoa!

4 plaza libre

Xehetasunak

Data eta kokapena

Apiriak 12, 11:00–13:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

2 ordu, hamaiketakoa barne: Amasarte Labea-ko brioche Nanterre-a eta beste jaki gaziren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Familiak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping