Monografikoa

Aste Santuko kanpusa: Umeak

35 

Api. 22, 24

10:30–13:30

Ibon Markaida-rekin

Aste Santuko egun solteetan etxeko txikienek kanpus honetaz gozatzeko aukera izango dute. Arte eta sormen tailer honetan, goizean zehar umeek hainbat ekintza eta lan desberdin egingo dituzte.

Eskulanak, collagea, karetak, pintura eta marrazketa lanak, jolasak, animazioak… eta antzekoak egiteko aukera izango dute 3 orduko iraupena duten saio solte bakoitzean.

Egun desberdinak edo bakarra aukeratu ahal izango dira, familia eta ume bakoitzaren beharren arabera moldatu ahal izateko.

Xehetasunak

Data eta kokapena

22 y 24 de abril
SEKULA Estudio, Getxo

Ordutegia

10:30–13:30.

Prezioa

35 €/eguna.
%10-eko deskontua neba-arrebentzako.
%15-eko deskontua Sekula Estudioko ikasleen seme-alabentzako.
(Prezioek BEZ-a eta materiala barne dute).

Hamaiketakoa

Ume bakoitzak bere hamaiketakoa ekarri beharko du. Irabiatu zein zukuak egongo dira eskura (momentu puntualetarako). Alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez.

Partaideak

6 ume.

Nori zuzendua

Umeak, 6–12 urte.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping