Monografikoa

Apaingarriak + Girlandak

45 55 

Abe. 23

17:00–20:00

Ibon Markaida-rekin

Data bereziak hurbil ditugula aprobetxatuz, ikastaro honetan etxea bizitu eta apaintzeko piezak egingo ditugu: atetik/pomoetatik eskegitzeko apaingarriak, girlandak eta bestelako gabonetako dekorazioak.

Espazioei bizia eta kolorea emateko pieza hauek maché-papera, akrilikoak, kartoia eta kartulinak erabilita egingo ditugu, besteak beste. Horretaz gain, kaskabelak, pegatinak eta beste apaingarri eta gehigarri batzuk izango dituzue eskura piezak osatzeko.

Zer eramango duzu etxera?
· Egindako apaingarri eta pieza dekoratiboak.
· Tripa bete betea!

Xehetasunak

Data eta kokapena

Abenduak 23, 17:00–20:00
SEKULA ESTUDIO, Getxo.

Iraupena

3 ordu, merienda barne: Croissanterie Briocherie Getxo-ko jaki gazi eta gozoak (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Prezioa

45 €  Helduak / 55 € Heldua + Umea.
BEZ-a, jatekoa eta materiala barne.
Umeak: +6 urte, helduek lagunduta.

Partaideak

12 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak eta umeak.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping