
Monografikoa
DIY Tailerra: Markodun collagea
35 € – 45 €
Uzt. 9
→17:30–20:30
Ibon Markaida-rekin
Ikastaro honetan partaide bakoitzak gai libredun collage bat egingo du, gero marko original bat (20x30cm, +-) jarri eta aukeran hau ere tuneatu eta polit-polit etxera eramateko! Inspirazio apur bat behar baduzu, brilli-brillia, material bereziak eta kolorez betetako kartulina eta aldizkariak izango dituzu eskura.
Zure aukeran egongo da markoari edo collageari denbora gehiago eskaintzea, baina collagetik hasita erraz egingo duzu salto gero markora nahi izatekotan. Kartoia, kristaltxo distiratsuak, gomaeva… aukera asko izango dituzu zure sorkuntzari forma emateko!
Zer eramango duzu etxera?
· Egindako collagea bere markoan etxean jartzeko prest.
· Tripa beteta jandako afari gozoarekin!
Xehetasunak
- Data eta kokapena
Uztailak 9, 17:30–20:30
SEKULA Estudio, Getxo.- Iraupena
3 ordu, afaria barne: Pizzería Totó-ko pizzak eta beste jaki gazi/gozoren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).
- Prezioa
45€ Helduak (BEZ-a, afaria eta materiala barne).
35€ Umeak (+9 urte, helduek lagunduta).- Partaideak
8 pertsona.
- Nori zuzendua
Helduak eta umeak (+9 urte, helduek lagunduta).
Informazio gehigarria
Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.
Ez da aurretiko esperientziarik behar.
Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).