Monografikoa

Afari estanpatua

35 45 

Uzt. 2

17:00–21:00

Ibon Markaida-rekin

Afaria ardatz hartuta, egunaren amaiera den gaueko momentu horren inguruan gomazko zigiluak sortu eta ehunean estanpatuko ditugu gero. Kasu honetan, afaria apur bat girotzeko estanpazioak banakako mantel txikietan estanpatuko ditugu, bakoitzaren forma eta zigiluei jarraiki.

Zigiluak sortu ostean, partaide bakoitzak bere estanpazioak egin ahal izango ditu konposaketa eta forma desberdinei sorrera emanez. Ez dira bi estanpazio berdin egongo irtengo diren emaitzen artean!

Zer eramango duzu etxera?
· Sortutako banakako bi manteltxo eta egindako zigilua.
· Afari goxo eta gozoa!

Xehetasunak

Data eta kokapena

Uztailak 2, 17:00–21:00
SEKULA Estudio, Getxo.

Iraupena

4 ordu, afaria barne: Pizzería Totó-ko pizzak eta beste jaki gazi/gozoren bat (alergia edo behar zehatzik izatekotan, jakinarazi mesedez).

Prezioa

45€ Helduak (BEZ-a, afaria eta materiala barne).
35€ Umeak (+9 urte, helduek lagunduta).

Partaideak

8 pertsona.

Nori zuzendua

Helduak eta umeak (+9 urte, helduek lagunduta).

Bilketa

Estanpazioak sikatzean Sekula Estudion batu ahalko dira (email bidez jakinaraziko da). Bila etorri ezin izatekotan, Correos bidez egingo da bidalketa, bidalketa gastuak ikasleak ordainduta.

Informazio gehigarria

Ikastarorako beharrezko material guztia estudioan bertan aurkitu ahal izango duzu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ikastaroan izena eman eta gero etorri ezin izatekotan, ez da diru itzulketarik egingo. Hauxe gertatzekotan, posiblea duzu zure izenean beste pertsona bat etortzea hark zure plaza erabil dezan (aurretik abisatu ostean).

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping