Ikastaroak

Ikastaroak

SEKULA ESTUDIO®-k haur eta helduentzako eskainitako ikastaro eta tailer sortzaileen helburua honakoa izango da: artearen esparruaren baitan sormen-proiektu bat garatzea —pertsonal nahiz kolektiboa—, gidaritza lagun.

Eskuragarri dauden formatuak:

25/26 Ikasturtea

DESKRIBAPENA

Proiektu indibidual zein kolektiboak egingo ditugu, eta eduki eta kalitate handiagoko emaitzak lortuko ditugu. Lanak gauzatzeko beharrezko gaitasunak landu eta ikasiko ditugu, hasieratik azken emaitzara arte: ilustrazioa, estanpazioa, akuarelak, pintura, eskulanak, fanzineak, animaziozko film labur-laburrak, objektu erabilgarriak, collageak, eskuz egindako opariak… Urteko edozein hilabetetan batu zaitezke!

Iraupena

2h/asteko

Hasiera

2025eko iraila

Bukaera

2026ko ekaina

Prezioa

70€/hilabetea

Parte-hartzaileak

8–10 pertsona/taldeko

Taldeak eta adinak

  • Sormen tailerra

    6–12 urte

    Leku libreak

  • Artea + Diseinua

    > 18 urte

    Leku libreak

  • Begirada berriak

    > 60 urte

    Leku libreak

Bete informazioa jasotzeko formularioa eta zurekin harremanetan jarriko naiz ahalik eta azkarren. Mila esker!

    Monografikoak

    DESKRIBAPENA

    Monografikoen helburua tailer sortzaile laburragoetan sakontzea edo lehen aldiz frogatzea izango da: estanpazioa, eskulanak, familian ikastaroak, DIY tailerrak, kaligrafia, terrazoa, koadernaketa, zianotipia, marrazketa, collageak… Kanpoko profesionalen laguntza izango dugu noizbehinka, edukia nahiz ikastaro monografikoen eskaintza aberasteko.

    Parte-hartzaileak

    8–12 pertsona/taldeko

    Iraupena

    2–4h/saioko (goizez edo arratsaldez)

    Hurrengo tailerrak

    Urtebetetzeak

    DESKRIBAPENA

    Umeen urtebetetzea modu desberdin baten ospatu nahi izatekotan, bertan ospatu dezakezue! Tailer arin bat egin eta gero, nahi izatekotan, jolas edo dantza apurtxo bat egin ahal dute. → Gazte eta helduentzako ospakizunak egiteko, joan “Ikastaroak neurrira” atalera.

    Dosierra deskargatu

    Bete informazioa jasotzeko formularioa eta zurekin harremanetan jarriko naiz ahalik eta azkarren. Mila esker!

      Ikastaroak neurrira

      DESKRIBAPENA

      Enpresak, ekitaldi antolatzaileak, lagunak, familia… zuentzako formatuak ere baditugu! SEKULA ESTUDIO®-k neurrira eskainitako ikastaroek zuen beharren arabera diseinatutako tailer batez disfrutatzeko aukera emango dizuete. Tailerren eskaintzaren artean bat aukeratu eta zure taldea sortu!

      Dosierra deskargatu

      Bete ezazu informazio gehiagorako inprimakia edo idatzidazu hey@sekula.eus helbidera, ahal bezain pronto jarriko naiz zurekin harremanetan. Eskerrik asko!

        Kanpusa

        DESKRIBAPENA

        Opor garaian etxeko txikienentzako eskaintza ere badugu! Etxeko txikienek izango dute aukera jolasak, eskulanak, artelanak, antzerkiak edo dantza apur bat egiteko besteak beste. Sekulan oporrak oso modu animatuan pasatuko ditugu.

        Parte-hartzaileak

        6 ume/taldeko

        Iraupena

        09:30–13:30h

        Kontsultatu kanpusen eskaintza

        No hay talleres programados en este momento.

        Saskia0
        Saskia hutsik dago
        Continue shopping