Estudioa

Estudioa

SEKULA ESTUDIO® 2022–2026 urteen artean zabalik egon zen arte eta diseinu denda-tailer bat zen; ikastaroak, produktu aukeraketa bat eta sormen zerbitzuak eskaintzen zituen. Espazioak ikastaro eta tailerretarako gune atsegin bat zuen eta, dendako salmenta txokoan, tokiko zein kanpoko markek egindako produktuak saltzen zituen.

Espazioak eta  bertan sortutako edukiek balio1 etiko, justu eta inklusiboak errespetatu eta zabaltzen dituzte inguruarekiko harremanak mantenduz. Espazioa LGTBIQ+ kolektiboa eta bestelako taldeentzako gune segurua da.

Hey!

Ibon Markaida deitzen naiz, eta ni nago SEKULA ESTUDIO®-ren atzean.

Paper inprimatuaren testuraren eta xehetasunik txikienen maitale izanik, 2022. urtearen hasieran jarri nuen estudioa martxan. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa egiten dut lan, eta diziplina horiei formazioa batu diet, nire ibilbidean etapa berri bati hasiera emateko asmoz.

Arlo pertsonalean ipurtarin eta jakin-minez betea, baina arlo profesionalean zorrotza eta xehea izanik, eskala oso desberdineko inguruetan egin dut lan.

Zerbitzuak

SEKULA ESTUDIO®-k zerbitzu sortzaile eta original hauek eskaintzen ditu:
· Adin guztietarako tailer sortzaile eta ikastaroak.
· Neurrira egindako formakuntzak eta ekitaldiak enpresa eta instituzioetarako.
· Bingoak, urtebetetzeak, jai eta ospakizunak.
· Azokak eta bestelako elkarretaratze edo talde dinamika sortzaileak.
· Arte, diseinu, zeramika, ilustrazio, dekorazio, papertegi, ehun eta antolakuntza zein biltegiratzerako produktu eskaintza zabala.

¹Estudioaren printzipio eta balioei buruz gehiago irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
²Nire ibilbideari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping