Abisu legala

Abisu legala

Arduradunaren datuak

Arduraduna: Ibon Markaida Llorente
Izen komertziala: SEKULA ESTUDIO
IFZ/IFK: 16089460 V
Helbidea:
Juan Bautista Zabala 12, 5.–7. 48991 Getxo, Bizkaia
Helbide elektronikoa: hey@sekula.eus

IBON MARKAIDA LORENTEk, webgune honen arduradun den aldetik, erabiltzaile eta bezeroen informazioa berme guztiekin prozesatzeko konpromisoa hartzen du; horrekin batera, erabiltzaileen datu pertsonalen bilketa eta erabilera erregulatzen duten Estatuko nahiz Europako betekizunekin bat egiteko ardura ere hartzen du.

Horrenbestez, webgune honek xeheki betetzen ditu abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalen Babesa garatzeko Erregelamendu gisa ezagutzen dena. Berebat betetzen du 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, bai eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea ere, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.

Baldintza orokorrak

Honako Baldintza Orokorrek SEKULA ESTUDIOren webgunearen parte diren web orrialdeen erabilera (sartze hutsa ere) erregulatzen dute, baita horietan eskuragarri jarritako eduki eta zerbitzuak ere.

Konpromisoa eta betebeharrak

Webgune honetan sartuta, erabiltzaileak ez du SEKULA ESTUDIOrekin harreman komertzial bat hasten, inondik inora. Mezu honen bidez informazio hori jaso eta onartzen du erabiltzaileak. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau, haren zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, indarrean dagoen legedia, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe.

Debekatuta dago webgunea erabiltzea legez kontrako helburuekin edo helburu kaltegarriekin, edo webgunea kaltetu edo haren funtzionamendu normala eragotzi lezakeen moduan. Webgune honen edukiei dagokienez, debekatuta dago:

Horiek erreproduzitu, banatu edo eraldatzea (osorik nahiz atal bat), guk legezko titular gisa eman dezakegun baimenik izan ezean.
Zerbitzu emailearen edo legezko titularraren eskubideak urratzea.
Horiek xede komertzialekin edo publizitatea egiteko xedez erabiltzea.

www.sekula.eus webgunea erabiltzerakoan, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honakoa eragin lezaketen jarduerak ekiditeko: SEKULA ESTUDIOren nahiz hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu litzakeen edozein jarduera, edo www.sekula.eus ataria kaltetu, ezgaitu edo gehiegi kargatu lezakeen edozein ekintza; izan ere, horrek, edozein modutan eragotziko luke webgunearen ohiko erabilera

Haatik, erabiltzailea ohartu behar da Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, horrenbestez, www.sekula.eus atariak ezin duela ziurtatu ez dagoenik malwarerik edo erabiltzailearen sistema informatikoak (softwarean eta hardwarean) edo haren dokumentu elektronikoak eta horiek hartzen dituzten fitxategiak aldatu litzaketen beste elementurik; hala ere, elementu kaltegarri horien presentzia ekiditeko dagozkion bitartekoak eta segurtasun-neurriak jarri ditut nire partetik.

Segurtasun-neurriak

Erabiltzaileak SEKULA ESTUDIOri emandako datu pertsonalak SEKULA ESTUDIOren jabetzakoak soilik diren datu-base automatizatu nahiz ez automatizatuetan gordeta egongo dira. SEKULA ESTUDIOk bere gain hartuko ditu arlo teknikoari, antolakuntza- nahiz segurtasun-arloari dagozkion neurri guztiak, zeinak datu-base horietan bildutako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatuko baitituzte, datu-babeserako indarrean dagoen legediak xedatutako moduan.

Erabiltzaileen eta www.sekula.eus webgunearen arteko komunikazio-kanala segurua da, eta bertan trukatutako datuak SSL protokoloen bitartez kodetzen dira; horrenbestez, segurtasun-baldintza onenak eskaintzen ditut, erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatuta egon dadin.

Kexak

SEKULA ESTUDIOk jakinarazten du erabiltzaile eta bezeroek eskuragarri dituztela kexa-orriak.

Kexa aurkezteko, erabiltzaileak aukera izango du erreklamazio-orria eskatzeko edo mezu elektroniko bat bidaltzeko hey@sekula.eus helbidera. Bertan, izen-abizenak, eskuratutako produktu/zerbitzua eta kexaren arrazoiak azaldu beharko ditu:

Nori zuzendua: SEKULA ESTUDIO.
Helbidea: JUAN BAUTISTA ZABALA 12, 5.–7, 48991, GETXO, BIZKAIA
Helbide elektronikoa: HEY@SEKULA.EUS

Zerbitzua/Produktua:
Egun honetan eskuratua:
Erabiltzailearen izena:
Erabiltzailearen helbidea:
Erabiltzailearen sinadura (paperean aurkezten denean soilik):
Data:
Kexaren arrazoia

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

Jabetza Intelektualeko Legearen 8. eta 32.1. artikuluetako bigarren paragrafoan xedatzen denaren arabera, berariaz debekatuta dago webgune honetako edukiak (eskuragarri jarritakoak barne) partez edo osorik kopiatzea, zabaltzea edo publikoki komunikatzea edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bitartez, SEKULA ESTUDIOren baimenik gabe. Erabiltzaileak SEKULA ESTUDIOren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak, jakitun izanik, onartu egiten du webgunearen osotasuna, zeinak barne hartzen baititu testua, softwarea, edukiak (eta horien egitura, hautaketa, antolakuntza eta aurkezpena), podcastak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala eta material grafikoa, babestuta dagoela marken, egile-eskubideen eta legezko beste eskubide batzuen bitartez, Espainia barne hartzen duten nazioarteko hitzarmenek eta Espainiaren baitako jabetza-eskubide eta -legeek xedatzen dutenaren arabera.

Erabiltzaile batek edo hirugarren batek usteko balu haren jabetza intelektualeko legezko eskubideak urratu dituela webguneak, bertan eduki jakin bat ikusgai jartzeagatik, SEKULA ESTUDIOri jakinarazi beharko dio, honakoak adierazita eta erakutsita:

Ustez urratu diren eskubideen titular interesdunaren datu pertsonalak, edo interesduna ez den hirugarren batek kexa aurkeztekotan, ordezkaria nor den.
Jabetza intelektualeko eskubideak babesten dituen edukiak zeintzuk diren eta webgunean non dauden kokatuta, seinalatutako jabetza intelektualeko eskubideen egiaztagiria eta interesdunak jakinarazpenean helarazitako informazioaren egiazkotasunaren gaineko ardura berariazkoa hartzen duela adierazten duen adierazpena.

Erantzukizunak eta bermeen salbuespena

SEKULA ESTUDIOk ez du inolako bermerik eskaintzen, ez eta ardurarik hartzen, honako hauen ondorioz gerta litekeen edozein kalteren gainean:

Webgunea edo haren zerbitzu eta edukiak eskuragarri ez badaude, edo horien mantenua eta funtzionamendua zuzena ez bada.
Edukiek malwarea, programa maltzur edo kaltegarriak badituzte.
Lege-ohar honen aurkakoa den erabilera bidegabea, arduragabea edo iruzurtia eginez gero.
Hirugarrenek eskaintzen dituzten eta webgunean erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak ez badira bidezkoak, kalitatezkoak, fidatzekoak, erabilgarriak eta eskuragarriak.
Zerbitzu-emaileak ez du inolako ardurarik hartzen webgune honen erabilera ilegal edo desegokiak eragin litzaketen kalteen gainean.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Orokorrean, SEKULA ESTUDIOren eta hark webgune honetan eskaintzen dituen zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak espainiar legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude, baita bezeroaren etxebizitzari dagokion tribunalaren menpe ere.

Kontaktua

Edozein erabiltzailek Lege-baldintza hauen inguruko zalantzaren bat baldin balu edo WWW.SEKULA.EUS atariaren inguruko edozein iruzkin egin nahi izatekotan, mesedez, idatzi helbide honetara: HEY@SEKULA.EUS

Saskia0
Saskia hutsik dago
Continue shopping